Nola bazkidetu

Bazkidetza eskatzeko honako formularioan nahitaezko informazioa eman behar duzu. E-batzokiako administratzaileak zure eskaria jasoko du, eta honen oneritziaren zain geratuko da. Aurki erantzungo zaizu. Milesker interesarengatik.

(*) Behar-beharrezko datuak

Sartzeko datuak


Datu pertsonalak



Ikasketak/Laneko datuak


Bestelakoak

Bai Ez
Bai Ez
Bai Ez

Legezko oharra

TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10.artikuluak ezarritakoa betez, ondokoa jakinarazten da: EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV) alderdi politikoak sortu du atari hau. Alderdi honen helbidea ondokoa da: Ibáñez de Bilbao Kalea 16 (Sabin Etxea eraikina), 48001 Bilbao; IKF: G48103956; e-helbidea: internet@eaj-pnv.com. Barne Ministerioaren Erakunde Politikoen Erregistroan jasota dago: I. liburukia, 125. orria.


IZAERA PERTSONALEKO DATUEN TRATAMENDUA

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak araututakoari jarraituz, lortutako datu guztiak konfidentzialtasun osoz kudeatuko dira, EAJ-PNVren jabegoko fitxategian bilduko dira. Aipatutako datuak komunikazio, informazio eta kudeaketa lanetarako baino ez ditugu erabiliko. Gure datu basean jasotako informaziorik ez dugu salduko ezta hirugarrenei utziko ere.

Eskatutako datuak aipatutako helbidera bidaltzerakoan, aurrean aipatutako helburuetarako erabiltzeko baimentzen gaituzue, datuen babeserako indarrean dagoen araudia beteko dugularik une oro. Erabiltzailea webgune honetan jaulkitako datuen egiatasunaren arduraduna da, eta beraz, datu faltsuak jaulki dituen edozein erabiltzaile baztertzeko eskubidea izango du web gunearen titularrak, beti ere dagozkion legezko ekimenak gordez.

Jakinarazi nahi dizugu, halaber, datu horiek ezagutu, zuzendu, ezabatu eta horien aurka egiteko eskubidea izan dezakezula honako e-postan: internet@eaj-pnv.com, edota honako helbidean:

EAJ-PNV
Lege Aholkularia
Ibáñez de Bilbao Kalea, 16,
48001- Bilbao
BIZKAIA


ESKUBIDEAK LAGATZEARI DAGOKIONEZ

Ondoko Baldintza Orokor ("Baldintza Orokorrak") hauek www.e-batzokia.com webgunearen jabearen (Ibáñez de Bilbao Kalea 15, 48001 Bilbao, Bizkaia) eta Erregistroan Laguntzaile ("Laguntzailea") legez izendatutako pertsonaren arteko kontratua ("Kontratua") arautzen dute.

1.- LAGUNTZAILE IZATEKO BETEBEHARRAK

    1.1.    E-Batzokiaren argitalpenetan Laguntzaile legez parte hartu ahal izateko, Laguntzaileak erregistroko prozedura bete behar izango du bai web gunearen jabearen egoitzan bertan edota interneten http://www-e-batzokia.com URLaren bidez.
    1.2.    Laguntzaile legez izena emateko, adinez nagusia eta ahalmenduna izan behar da. 18 urtetik beherakoek guraso edota legezko arduradunek ordezkatuta egin beharko dute izen ematea.
    1.3.    Laguntzaile gisa izena ematerakoan, laguntzaileak emandako edukia, "materiala" webgune honetan edota jabeak erabakitako beste batzuetan erabiltzeko izan daiteke.
    1.4.    Materiala argitara daiteke edo ez, horretarako eskumena e-batzokiak izango duelarik epe mugagabean. Materiala (argazkiak, testuak edota bideoak) bidaltzerakoan laguntzaileak aipatutako baldintza eta hitzekiko adostasuna adierazten du. Ados egon ezean, laguntzaileak ez lituzke aipatutako baldintzak onartu behar.
    1.5.    E-batzokiak indarrean dauden araudi eta legeen aurkako argitalpenak ez argitaratzeko eskubidea dauka.
    1.6.    Izen ematea ondo  egindakoan, laguntzaileak bere izen-abizenak eta autoretza krediturako beharrezkoak diren gainontzeko datuak eman bezain laster, unean une indarrean dauden araudiak betez dagokion autoretza kreditua esleiturik, materiala argitaratu, zabaldu eta merkatura daiteke. Materiala laguntzailearen izena jakinarazi gabe jasoko balitz edota haren identifikazioa ezinezkoa den kasuetan, autoretza kredituari uko egiten diola ulertuko da.


2.- ESKUBIDEAK LAGATZEA

    2.1.    Lagatze  honen bidez, Laguntzaileak dohainekoa eta  mundu mailako esklusiba ez den lizentzia ematen dio e-batzokiari, ondoren aipatutako erabilera emoteko: Internet, wireless teknologia bidez edota beste edozein plataforma edo mediotan, telebista, irratia, ahots gune edota bestelakoak barne, utzitako Materiala erabili, lizentziatu, inprimatu, argitaratu, zabaldu, ustiatu.
Laguntzaileak publizitatea eta Jabego Intelektualeko eskubideen ustiapenerako propaganda egiteko baimena ematen dio e-batzokiari. Honek era berean, erregistro honen perfekzioa uztartu bezain laster onartu egiten du aipatutako helburuekin burututako uztea.
Aipatutako  eskubideak lagatzearen izenean, lan kolektiboa den kasuetan, kontratu hau indarrean dagoen bitartean e-batzokiak jaso eta erabilitako edukia, e-batzokiaren irizpideen arabera erabiliko da eta haren izenpeko datu-basean gordeko da, erabiltzaileek kontsulta edo bilaketa lanak egin ahal izateko, berton zehaztutakoa babestuz eta e-batzokiak aipatutako datuen kudeaketan gasturik izango ez duelarik.
    2.2.    Edukiei dagozkien eskubide intelektualak indarrean dauden bitartean, haien aprobetxamendurako beharrezkoak diren eskubide guztien lagatzea bermatzen da. Halaber, edukien edizioa, internet, edota beste medio bidez, argitaratzeko eskubidea, baita datu basean gordetzea edota informazioa gordetzeko gai den edo izan daitekeen edozein formatutan gordetzeko eskubidea. Horretarako irizpidea e-batzokiak ezarriko du, kontratu honetan ezarritakoaren arabera.
    2.3.    Laguntzaileak badaki eta ados dago gune honetan jarritako edozein eduki e-batzokiaren jabegoko lan kolektibo bilakatuko dela eta beraz, beronen datu basean gordeko direla e-batzokiak edota bestelakoek denbora mugagabean bilaketa lanak egiteko baimena izango dutelarik.
    2.4.    Laguntzaileak eskubideen jabe dela bermatzen du, edo bestela, berton jaulkitako edukiaren jabego intelektualaren eskumena dutenetatik baimena eskuratzeko ardura hartzen du.
    2.5.    Laguntzaileak behin betiko, kentzezinez, eta dohainik uzten dio e-batzokiari, bertan jaulkiko duen edukiari dagokion edozein ondasun-eskubide. Era berean, e-batzokiak bertaratutako edozein eduki aldatu edota beste testuekin, dokumentu, grafiko edota materialekin uztartuz erabiltzeko aukera izango du.


3.- BIDALITAKO MATERIALEI DAGOKIEN ARDURA

    3.1.    Laguntzaileak ondokoa adierazi eta bermatzen du: a) e-batzokira bidalitako material guztia indarrean dauden lege eta araudiekin bat datorrela; b) materiala bera sortzean erabilitako edozein material, izaera eta egiletasun eskubideen bidez babestuta badago ere, guztiz erregulartua dagoela; c) materialaren exekuziorako balizkoak diren eskubide, baimen eta onarpenak jaso dituela, baita irudien erabilpenerako direnak ere; eta d) materialak ez duela hirugarrenei dagozkien eskubideak bortxatzen, izaera eta egileekiko eskubideak barne, gainontzeko eskumenak ere kontutan izan dituelarik.
    3.2.    Laguntzaileak, e-batzokia egilearen eskubideekiko balizko bortxaketa ororen arduratik kanpo dagoela adierazten du; eta haren aurkako salaketa, epai edota ekimenen aurrean e-batzokiari laguntza emateko konpromisoa hartzen du.
    3.3.    e-batzokiak, Erregistroan jasotako datuen bidez,  edozein eskubideren bortxaketa dela eta jasotako jakinarazpen, komunikazio edota informazio ororen berri emango dio Laguntzaileari; horrela laguntzaileak e-batzokiaren defentsarako beharrezko den laguntza eskaini ahal izateko.


4.- HARREMANIK EZA

    4.1.    Ondoko emaitzak ez du inolako lan, sozietate edota bestelako harremanik sortzen Laguntzailea eta e-batzokiaren artean, eta beraz, bien arteko solidaritate presuntzio guztiak baztertuta geratzen dira.


5.- AZKEN XEDAPENAK

    5.1.    Dokumentu honetatik sortutako eskubide eta betebeharrak e-batzokiak bere helburuekiko komenigarri deritzon erakunde, enpresa, edo web guneri utzi dizkioke.
    5.2.    Dokumentu honetan jasotako edozein xedapen, edozein arrazoi dela medio, baliogabetua edota indarrez kanpo suertatuko balitz, bertan jasotako gainontzeko xedapenak, inolako aldaketarik gabe, indarrean egongo dira, sinatzaileekiko lotura indarrean mantenduz.
    5.3.     Kontratu honetatik erator daitekeen edozein arazo konpontzeko, Bilboko Epaitegi eta Auzitegiak izango dira eskumendunak.

Erabilera baldintzak irakurri eta onartzen ditut

.

e-batzokiako gauza berriak

Alderdi Gaur

EAJ barruko pertsonaiak

Alderdian herri karguak eta barne karguak betetzen dituzten pertsonen profilak

irakurri gehiago

Euzko Gudarostea

 

E-batzokian ikusi beharrekoa

 
EAJ-PNVren antolaketa militarraren historia 1936 guda zibil garaian. Historia, protagonistak, irudirik onenak eta garai haiek bizi izan zituztenen oroimenak

irakurri gehiago

Azken argazkiak

Bidali zure argazkia