1.- GENEALOGIA
Gero eta informazio gehiago dago sarean gure aurrekoen jaiotzei, ezkontzei eta heriotzei buruz, XV mendetik hasita, erakundeen ahaleginari esker eta genealogiaz edo jatorriaz eta zuhaitz genealogikoaz zaletuak edo interesatuak diren herritarren edo adituen lanari esker.
Baina beren arbasoen bizitzako aztarnak aurkitzerakoan eragozpen bat baino gehiagorekin egiten dute topo genealogilariek edo leinu ikerlariek. Adibidez artxiboen mugarekin, herritarren erregistroa sortzeko lehenengo legea 1871koa baita. XX mendearen hasiera arte ez ziren artxibo hauek abian jarri. Aztarnarik zaharrenak bilatzeko parrokietako artxiboetara jo behar da, bataio, ezkontza eta heriotzako liburuetara. Gipuzkoan, adibidez, XV mendearen azken aldera, Trentoko kontzilioak apaizei agindu aurretik, hasi zen eliza bataio, ezkontza eta heriotzaren agiriak jasotzen.
Eusko Autonomi Erkidegoari dagokionez, Euskadiko Ondare Agiritegi Zentroa, Irargi-ren Badator programa, da iturri bazter ezinetakoa. Bilbo, Donostia eta Gasteiz elizbarrutietako artxiboetako liburu eta agirietarako sarrera eskaintzen du orri horrek. XVI mendekoak dira artxibo hauek, badaude XV mendeko batzuk ere. 1871 bitarteko hutsunea betetzen dute, hor sortu baitzen erregistro zibila.
Lana zailduko dion ezustekoarekin noiznahi egin dezake topo ikerlariak. Adibidez, ate ondoan aurkitutako arbasoaren aurrekoak nor ziren jakitea ezinezkoa da. Baina horretarako dugun denborak jartzen du egiazko muga. Astiro ibili behar da, katramilatutako adar batekin edo suak erretakoarekin, gerran galdutakoarekin edo norbaitek lapurtutakoarekin egin baitezake topo.
2.- ARMARRIAK
Armarriak abizenei dagozkiela uste oker hori zabaldua dago herrian. Baina ez da hala. Familiako adar batzuei, etxe edo leinu batzuei bakarrik dagozkie. Inoiz familiako kide bati bakarrik.
Antzinako Erret Auzitegietako erabakiz, 1836 baino lehenagoko erabakiz, lortu zutenen ondorengoei dagozkie armarriak, zaldun edo kapare izaeraren ikur gisa.
Armarria nori dagokion jakiteko, ikerketa genealogiko zehatza egin behar da, parrokietako liburuak arakatuz, ebazpena bere garaian lortu zuena aurkitu arte.
Bide hori saihesten duena, berea ez den armarriaz bidegabeki jabetzen da. Izan ere, ezin daiteke fotokopia hutsaren bidez armarriaz jabetu eta baliatu.
Généalogie et Histoire des Familles Pays Basque
Archivo Histórico Diocesano de Vitoria
Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia
Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián
Centro de Patrimonio Documental de Euskadi
Centre d´Information du Pays Basque
Biblioteca digital del Gobierno Vasco