Azken 2.000 urteotan euskarak jasan dituen aldaketarik handienak lexikoaren alorrean jasan ditu, eta bada horretarako ziurtagiririk. Denbora horretan guztian euskarak izan ditu beste hizkuntza batzuekin harremanak. Eta ez du lortu bizilagun guztien hizkuntza izatea. Beste hizkuntzetatik mailegu asko hartu ditu, beraz.
Latinetik eta euskaldunen ondoan sortzen ari ziren latinkumeetatik hartu zituen mailegurik gehienak: gaztelaniatik, frantsesetik, gaskoitik eta biarnesetik.
Arabeekin izandako harremanen bidez ere bereganatu zituen zenbait hitz. Agian, baita germaniar jatorrikorik ere.