Hainbat dira Euskal Herri osoan euskararen alde antolatzen diren jaialdiak. Hauetan garrantzizkoena eta entzute handiena duena Euskaren Nazioarteko Eguna da, urtero Abenduaren 3an ospatzen dena, Frantzisko Xabierren egunean hain zuzen ere.

Euskararen aldeko jai hau Errepublika garaian antolatu zen lehen aldiz Jose Antonio Agirre Lehendakariak zuzentzen zuen Eusko Jaurlaritzaren babespean. Ordura arte, hainbat elkarte ziren bertsolaritza jaialdiak eta antzeko ekitaldiak antolatzen zituztenak, Eusko Ikaskuntza besteak beste. Gogoangarriak dira, modu berean, Guda Zibilaren ostean Frantziar estatuan babestu ziren euskaltzaleen ahaleginak. Ordukoa da hain zuzen 1949 urteko Euskararen Nazioarteko Eguna.
1995 urtean, Josune Ariztondok zuzentzen zuen Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzak Euskaltzaindiaren laguntasunarekin hartu zuten Euskararen Nazioarteko Eguna urtero antolatzeko lekukoa. Ordutik aurrera, urtero ospatu izan da Euskal Herrian abenduaren 3an.
Martxoaren 22tik apirilaren 1era
Maiatzaren 14a. Senpere
Maiatzaren 20a. Balmaseda
Ekainaren 3a. Ondarroa
Ekainaren 19a Argantzungo La Puebla
Urriaren 7a. Bergara
Urriaren 21a. Viana
Abenduaren 3a