Bere seme-alabak kanpora joaten ziren herririk nabarmenetakoa zen Euskal Herria Europa osoan. Baserria oso-osorik batentzat utzi beharrak behartzen zituen ezer gabe geratzen ziren senideak lur berri eta bizimodu berri bila abiatzera. Bestetik, koloniak zituzten bi Estatuen zati zen Euskal Herriko jendeak bazuen itsasoz gaindiko herrialdeetara, Ameriketara, joateko aukerarik.
Inperio garaian bana-banakoak joan ohi ziren. Baina XIX inperioa bukatu zitzaionean, nekazari eta eskulangile asko abiatu zen Ameriketara, Europako beste herrialdeetakoekin batera, bizimodu hobearen bila. Hego Amerika zen, garai hartan, begikoena.
Euskaldunak, besteak ez bezala, nekez joan ohi ziren betirako asmotan, lurralde berrian bizimodu erosoagoa lortzeko asmotan. Lan gogor, neketsu eta arriskutsuaren bidez eskuratutako dirutzarekin Euskal Herrian negozioren bat jarri zezalakoan joan ohi zen euskalduna. Inor gutxi joan zen ez itzultzeko asmoz. Gehienak itzuli egin ziren Asko, urte askoren burura, jakina.