Euskal Herriko Historia Orokorra

Euskal Herria izaera kementsukoa izanik, euskaldunek ez dute zailtasunetan eta eragozpenetan atzera egin izan, atzerrirako bide neketsuari heldu izan diote lan bila. Hor kokatu behar da Euskal Diaspora, bere sorterriaren historian mugarri gertatu direnetan beti korapilatua. Maiorazko legeak eta foruak eta abertzaletasuna direla-eta sortutako gatazkek hemen bertan ezin eskuratu zutena urruti bilatzera behartu ditu Euskal Herriko gizon eta emakumeak beren izaera ekintzaileak adoreturik.


Hartzuloetako gizakiarenganaino heltzen den historian oinarritzen da euskaldunen mitoa. Jakintsu batzuen ustez, Lascaux eta Santimamiñeko pinturen egileen ondorengoak dira euskaldunak; beste batzuek Pirinioetan kokatzen dute herri honen jatorria, gutxi gorabehera, 5000 edo 3000 urte Kristo aurretik. Baina horien ustez ere, Kristo aurreko bigarren milurtean indoeuroparrak Europara iritsi baino askoz lehenago bizi ziren Pirinioetan euskaldunak.

Teoriak teori eta usteak uste, erromatarrak Iberiar penintsulara iritsi zirenetik, behintzat, baditugu idatzizko lekukoak. Itsasertzean eta Pirinio mendebaldean leinuetan eraturik bizi ziren euskaldunen berri ematen digute garai horretako testuek.

Irakurri gehiago

Euskal Herriko Historia Orokorra

Azken argazkiak

Bidali zure argazkia