Ganado vacuno. Fotografía de www.euskolabel.net
Kalitatea Fundazioa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak 1998. urtean Euskal Autonomi Erkidegoko produktuak sustatzeko, baloratzeko eta babesteko sortutako erakundea da. Euskal Okela da, adibidez, Eusko Label-Kalitatea ezaugarriarekin adierazitako abelgorri okela, Arautegi Teknikoak eta Egiaztapen Prozedurek ezarritako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituena.* Kalitatea Fundazioa Eusko Label Kalitatea izena daramaten produktuak kontrolatzeko eta egiaztatzeko organo arduraduna da.
Kalitateko K ikurra da produktu hauei eransten zaien ezaugarria eta gainerako produktuen bataz besteko kalitatea gainditzen duten EAEko elikagaiak eta edariak.* Bere helburu nagusien artean daude Kontsumitzaileari kalitate-maila handia bermatzea, Kontsumitzaileari ondo zerbitzatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifikatzeko aukera emanez,ekoizleen lana defendatzea, eta kalitatezko ekoizpena sustatzea.
Eusko Labela duten produktu guztiak Arautegi Tekniko baten mende daude eta hura ondo betetzen dutela bermatzeko hainbat kontrol egin behar dituzte.
Kalitatea Fundazioa Eusko Label -Kalitatearen bereizgarria duten produktuak kontrolatu eta egiaztatzeaz arduratzen da.
Gainera, Eusko Labela duten bi produktuk -Euskal Okela eta Gernikako Piperra- Europako Batasunaren oniritzia jaso dute, hurrenez hurren IGP eta DO Jatorri Izendapenak lortu baitituzte.