Gaur dakarkizuguna: Laudio

Ayuntamiento Nuevo de Laudio
Laudio Arabako iparraldeko udalerria da, Bizkaiarekin muga egiten duena. Aiarako eskualdean kokatzen den herri honek 20.000 biztanle inguru dauzka eta, jende kopuruari dagokionez, Arabako bigarren hiria da, Gasteiz hiriburuaren atzetik. Eskualdeko herri handiena da bai jende kopuruaren aldetik eta baita ekimen industrial eta merkatalengatik ere.

Laudio leku pribilegiatuan dago komunikazioen aldetik. Egoera estrategikoa du oso hurbil baitago portu, aireportu, trenbide eta autopista sareetatik, industria produktibo eta zerbi-tzuetako inbertsoreentzako lehen mailako interesekoa egiten dutelarik.

Goi ertaroan, X.mendean, agertzen da jada erreferentzia dokumentala non bi anaik Gardeako San Victor monastegiaren dohain-tza egiten dioten Salzedoko Doneztebekoari. XI. Mendean dokumentatuta dago Bizkaiko Jaunaren familiari herria zelan eman zitzaion. Mende honen amaieran bertan San Pedroko eleiza konsagratu orduan lau auzo ziren: Larra, Goienuri, Larrazabal eta Olarte, horiek batu ziren eta Harana izeneko erakunde administratiboa sortu zen.

Irakurri gehiago

 

Asteko Herria

Azken argazkiak

Bidali zure argazkia