Gaur egun, Euskal Herria bi estatutan dago banatuta: espainiarra eta frantziarra.

Lehenengoan bi egitura politiko - administratibo dira: Euskal Autonomi Erkidegoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialdeek osatua eta Eusko Jaurlaritzak gobernatua Gasteiz hiriburutik, eta Nafarroako Foru Erkidegoa, herrialde bakarrak osatzen duena.
Frantziar estatuan daude gainerako hiru herrialdeak (Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa) eta ez dute Hegoaldeak duen autonomia maila.