Hiru dira Euskal Herriko hizkuntza ofizialak: euskara bera, gaztelania eta frantsesa. Euskara da berez nortasun eta izaera kultural handiagoa duen euskal ezaugarria. Izan ere, euskal herriaren eta hizkuntzaren beraren jatorria ezin izan da oraindik argitu. Ezezagunak dira erro zehatzak eta hizkuntzalarien aburuz, euskarak ez du inolako harremanik gaur egungo edo antzinateko hizkuntzekin.

Euskara aztertu eta ikertzen dutenek ildo ezberdinak jarraitu dituzte euskal hizkuntzak beste hizkuntza batzuekin izan dezakeen harremanak aztertzeko eta nolabaiteko lotura aurkitzeko. Besteak best, afrikarrak aztertu dituzte (bereberra, guantxea, somaliarra, egiptiarra...), kaukasikoak (georgiarra, errusoa..) eta hildako hizkuntzak.
Euskaraz idatzitako lehen hitzak izan ziren erromatar garaiko hilarrietan aurkitu izan direnak. Antza denez, teoria batzuek adierazten dute jainko eta jainkosen izenak izan daitezkeela: sembe>seme, anderex>andere ,cison>gizon, nescato>neskato ; horiek guztiak dira gaur egun erabiltzen diren izenak.
Mapa de la distribución dialectal del Euskera
Euskalkien banaketa Luis Luciano Bonaparteren arabera
Bizkaitarra
Gipuzkoarra
Nafarra
Lapurtarra
Behenafartarra
Zuberotarra
Erronkariarra