Ezagutu Euskal Herria

Euskal Herria da euskaldunen Herria, euskaldunen aberria. Bere sustraiak antzinatean izanda, pairatu eta gainditu behar izan dituen pasadizo eta gertakari guztien gainetik, kultura eta hizkuntza gordetzeko ahalegin irmoa egin duen herria. Gaur egun, etorkizunari begira dago eta eremu guztietara zabaldu nahi du, bizi izandakoa bere oinarririk sendoena izanik.

Mendiak, haranak, kostaldea eta barne aldeko herrixkak, euskalki ezberdinak biltzen dituen euskara batua, gaur eguneko arlo guztietan guztiz erabilgarria den hizkuntza modernoa.


Euskaldunen aberriak bere barnean hartzen ditu kultura, tradizioa eta gaurkotasuna, eta hori da hain zuzen kanpora begira dauden hirietan islatzen dena, eta baita euskal herriaren sorburu diren baserriz josita dauden herrietan ere.


Ongi etorriak izan zaitezte!.

Euskal Herria iruditan

Ezagutu Euskal Herria

Azken argazkiak

Bidali zure argazkia