Sabino Arana

Sabino Arana Goiri 1865eko urtarrilaren 26an jaio zen, gero Bilbori atxiki zitzaion Abando herrian. Karlismoari oso lotua zitzaiolako eta matxinadan parte hartu zuelako 1873tik 1876ra Iparraldean babestu behar izan zuen familian jaio zen.

Euskal Herriak asaldapen eta gertaera lazgarriak jasan zituen garaiak bizitzea gertatu zitzaion Sabino Aranari bere gaztaroan. Foruen ezabapenarekin amaitu zen gerra galtzeak, industrializatzeak eta erdalduntze prozesuak Euskal Herria etsipenera zeraman krisia eragin zuten.

Egoera horretan, lozorroan zeuden euskaldunak iratzar arazi nahi izan zituen Sabino Aranak bere hizkeran ezten zorrotza eta asaldagarria erabiliz. Ez ziren politikoki egokiak ziren hitz gozoak erabiltzeko garaiak, hiltzen ari zen Herria susper araziko zuten astindua ematekoak baizik. Bere Herriaren biziraupenari buruz hauxe iragarri zuen XX mendearen hasieran Sabino Aranak: 'gogoetan hasten naizenean, argi eta garbi ikusten dut gureak egin duela, hasi dugun mende hau amaitu baino lehen, gainerai'

Europan nazionalismoak berpiztu ziren garaian nazio orok hartzen zituen Aberri ikur guztiak asmatu zituen Sabino Aranak. Euzkadi hitza, eusko gorazarrea eta ikurriņa bihurtu ziren eusko nazioaren ikur.

Irakurri gehiago

Sabino Aranaren bizitza iruditan

Sabino Aranak sortu zituen aberri ikurrak

Sabino Arana

Azken argazkiak

Bidali zure argazkia