Batzokiak eta e-Batzokia. Zeure iritzia ere behar dugu

Bilboko Alde Zaharreko Euskeldun Batzokija 1894 urtean inauguratu zen ofizialki lehen elkarte abertzale gisa, eta Euzko Alderdi Jeltzalea sortu baino urte bete lehenago. Egun berean altxatu zen ikurri–a lehen aldiz, eta bazkideen Batzar Nagusiak behin-behineko araudia onartu zuen, 1890 urtean Sabino Aranak egin zuena.


Batzokia, jarduera politikorako zentro gisa sortu zen eta epe laburrean zabaldu zuen ekimen eskaintza; azkenean, formakuntza, eztabaida eta EAJ-PNVren ideologia zabaltzeko gune bilakatu zen komunikabideek hain aukera murritza zuten garai hartan.


Apurka-apurka, egoitza berriak ireki ziren Euskadi osoan eta batzokia zen guztietan ekintza sozial eta kulturaletarako gune. Besteak beste euskara eskolak, abesbatzetan parte hartzeko aukera, dantza taldeak, antzerki emanaldiak eta hainbat gairen inguruko hitzaldiak eta eztabaidak antolatzen ziren. Horrez gain, txangoak egin ziren, Santa Agedaren inguruko tradizioak berreskuratu ziren eta euskal kirolak sustatzen ziren. Batzokia, politikoki hain biziak izan ziren garai haietan, egiazko errealitate bilakatu zen Euskadiko herri gehienetan.


Batzokia, modu berean, Administrazio Publikoekiko harremanetarako informazio gune eta eztabaida leku ere bazen. Kasu batzuetan elkarri laguntasuna eskaintzeko fondoak sortu ziren kasu larrienak konpontzeko edo arintzeko.

Irakurri gehiago

Hauxe izan zen gure lehen batzokia 1894 urtean

1894 Bilboko Lehen Euskeldun Batzokija, urte batzuetan Euskal Herri osoan hedatuko ziren


eta  hau da azkena eta handiena...

2007 e-batzokia web orrialdearen inaugurazioa


Batzokiak eta e-Batzokia. Zeure iritzia ere behar dugu

Azken argazkiak

Bidali zure argazkia