(EAJren mendeurrena dela eta, jendaurreko ekinaldian Euskadi Buru Batzarreko kide guztiek ospe handiz izenpetutako agiria. Erki Buru Batzarrek eta alderdikideek ere bere egin zuten agiri hau).

Euskal Herriko seme-alabok: gizakiaren lehen aztarnak agertzen diren baino lehenagotik Europako bide-gurutze honetan bizi eta lan egiten duen herri honetako seme-alaba garenok, gaur, XXI, mendearen atari honetan, hauxe adierazten dugu, askatasunez eta irmotasunez:
1.- Euzkadi da gure Aberria.
2.- Sei lurraldeetako euskaldunok herri bakarra osatzen dugu, jatorriz eta borondatez. Bere buruaren jabe den herria da gurea eta ez dugu beste soberaniarik ez aitortzen, ez onartzen.
3.- Euskara da gure herriaren hizkuntza. Euskara berreskuratzea eta hedatzea baino aurreragoko lanik ez da gutako inorentzat.
4.- Askatasuna eta justizia dira gure elkarbizitzaren oinarri. Ez dugu inoiz inoren larderiarik edo morroi izaterik onartuko, gure aurrekoek inoiz onartu ez zuten bezala.